XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

LAN-BATUKETA
ZURE IKASTETXEA / ZURE SENDIA / ZURE LAGUNAK.

DONOSTI'N
Donosti'ko ikastetxe batean E. G. B.-3 maillako ikaskideak beren lagunetako bat jolasera ez dala azaltzen eta bakarti dabillela sumatu dute.

Taldean sartzeko bide batzuek iriki ere bai ta orain, danen artean, bat geiago egin dute, gaiñera geien jolasten danetako bat.

Karlos, lagun bakarti ura, orain zoriontsu da.

=sLr=IA'N
JUDIT, Siria'ko neskatillak ba du bere gurasoen baimena ikaskide-ibillaldirako, baiña ez dauka dirurik.

Bere neska-lagunak, danen artean, osatu diote diru ori.

Eta ura ere joan zan ibillaldi arretara, eta benetan ederra gertatu zala: ikuskarri ederra gertatu zitzaien.

PARIS'EN
Miren, Prantzi'ko sendi bateko umerik txikiena da.

Bere aita lantegian dabil eta bere ama ere goizero jostundegi-denda batera joaten da lanera.

Miren konturatu da bere gurasoak gauerako nekatuta egoten dirala eta erabaki bi artu ditu, ikastetxetik etxeratzen danerako: Zintzo ta alai jokatzea bere gurasoekin aiek ere poztu ditezen eta amaren baitan jartzea laguntzarik lezaiokean guztirako.